Quelccaya glaziarrera igo den Europako lehen emakumearen eskutik dokumentala eta solasaldia izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 11a, 09:00

Raquel García Ceballos kantabriarra da 5.600 metro dituen Peruko Andeetako glaziarrera igo den lehen emakume europarra.

Raquel García Ceballos izanen da Harriondoa kultur etxean abenduaren 14an 18:00etan, Beti Gaztek antolatutako ekitaldian

Raquel García Ceballos, Peruko Andeetan dagoen Quelccaya glaziarrera (5.600 metro) igo den Europako lehen emakumearen eskutik Quelccaya, Qoyllur Puñune dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia (gaztelaniaz) izanen dute abenduaren 14an, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Beti Gazte elkarteak antolatu du emanaldia, Lesakako Udalaren babesarekin eta sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun