Garferekin sinatutako kontratuarekin borobildu egin du Canabalek joko eta emaitza aldetik oparoa izan den urtea. Apeztegiarekin batera, Nafarroako txapelketa irabaziz hasi zuen urtea. Klubarekin Espainiako txapelketa irabazi zuen eta txapeldunorde izan ziren Errege kopan eta Nafarroarekin. Garmendiarekin Idiazabalen eta Villabonan jokatutako txapelketak ere irabazi zituen eta urtea bukatu aurretik Nafarroako txapelketa jokatuko du.