Historian atzera eginez hasiko dituzte gaur arratsaldean, Igantziko Kultur Egunak. Irulegi: bidaia arkeologiko bat eskuaren herrixkara mintzaldia emanen du Aranzadi elkarteko Mattin Aiestaranek, 19:00etan Eskolzarrean.
Biharamunean, abenduaren 6an, ortziralea, 16:30ean haurrentzako eskulan tailerra antolatu dute eskolan. Ilunabarrean, 19:00etan, Bea Egizabal umoregilearen Magma Mia bakarrizketa izanen da Baratzondon.
Larunbatean, abenduaren 7an, egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:30ean II. Dantzari Ttiki Topaketa eginen duten herrian barna eta frontoian. Arratsaldean, 16:30ean, haurrentzako eta gaztetxoentzat jokoak izanen dituzte frontoian, eta 17:00etan mus eta partxis txapelketa eginen dute Baratzondon.
Kultur Eguna bukatzeko, igandean, hilaren 8an, patata tortilla txapelketa eginen dute frontoian 11:00etan.
Kultur Egunen antolaketan hainbat eragilek parte hartu dute: Igantziko Udalak, Biltoki elkarteak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baratzondo elkarteak, Biltoki Ttikik, Guraso elkarteak eta Igantziko Dantza Taldeak.