Juan Maria Roman Dornaku Olaetxearen (Bera, 1877-Hondarribia, 1959) bizitza eta lana hartuko dituzte hizpide. Fraide kaputxinoa izan zen, eta Filipinetan egon zen misiolari. Hango hizkuntzak ikasi zituen eta euskarazko hiztegi bat ere egin zuen.
Arlo aunitzetan aritu zen eta hagitz emankorra izan zen. Bertzeak bertze, Berako ereserkia ere egin zuen Joaquín Goia apez beratarrak Poesías de tres veratarras en euskera / Iru beratarren euskal bertsoak liburuan (1980) Dornakuren poemak bildu zituen, Larramendiren eta Aldaberen poemekin batera.
Ortziraleko ekitaldian, Lakastak Dornakuren biografia azaldu zuen, munduan barrena egindako ibilbide aberatsaren berri eman zuen eta hizkuntzalari eta idazle gisa egindako lan oparoa aurkeztu zuen. Eta bitartean, hori guzia Mattinek bere marrazkien bidez ilustratu zuen, Beralandetan bildu zirenen gozamenerako.