Arnasetik bideosormen lehiaketan finalistak izan dira Lesakako Irain eskolako ikasleak

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 29a, 13:30

Atzo banatu zituzten euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduko lehiaketako sariak. Guztira, 260 sormen lan bildu dituzte antolatzaileek, 2023an baino 148 gehiago, eta bosgarren eta seigarren mailakoen kategorian, Lesakako Irain eskolakoen Lesakako txokorik politena lana finalista izan da.

Hiru kategoriatan banatuta egin dute lehiaketa, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak alde batetik, DBHko 1. eta 2. mailakoak bertzetik, eta DBHko 3. eta 4. mailakoak azkenik. Euskal Herri osoko 40 bat udalerritako ikasleek hartu dute, tartean, Arantza, Elizondo, Goizueta, Leitza eta Lesakakoek. Sariak Berriatuko, Bergarako, Azkoitiko, Ondarroako eta Zaldibiako ikasleentzat izan ziren, baina lesakarrek finalisten artean egotea lortu dute. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun