2024ko Eguberrietan Mugi kirol campusa antolatu du Beti Gazte elkarteak Lesakan. Abenduaren 26tik 30era (biak barne) eginen dute 09:30etik 13:30era. 2011 eta 2017 urteen arten jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduta egonen da. Beti Gazteko bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 60 euro (anai-arrebengatik 10 euroko deskontua izanen dute familiek). Izen ematea abenduaren 19ra arte egin ahalko da.
Izena emateko eta zalantzak argitzeko: 696 80 98 86 Whatsapp zenbakira deitu edo idatz daiteke eta izen ematea ondoko QR kodearekin ere egin daiteke.