Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako lehen finalak jokatuko dituzte azaroaren 30ean, larunbatean Txantrean. Gizonezkoak 310 kilotan eta emakumeak 250 kilotan lehiatuko dira eta joan den larunbatean Antsoainen jokatutako kanporaketen ondotik, Lesakako Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra finalean.
Gizonezkoetan, lesakarrekin batera, Ibarra, Ibarra, Zuraide A, Zuraide D, Txantrea eta Ñapurrak B izanen dira finalista. Emakumezkoetan, Beti Gaztez gain, Txantrea, Araxes, Ibarra eta Antsoain A eta B ariko dira finalean lehian.
Txapelketa mistoa abenduaren 14an
Gizonezkoen eta emakumekoen txapelak banatu ondotik, astebeteko atsedenaldia izanen dute tiralariek eta txapelketa mistoa (280 kilo) jardunaldi bakarrean jokatuko dute abenduaren 14an Muruetan (Bizkaia).