Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan elkarretaratzeak egin zituzten atzo. Goizean, instituzioek egindako deiari erantzunez, bortz herrietan atera ziren karrikara indarkeria matxistaren kontra, eta ikastetxeetan ere gaia modu berezia landu zuten. Arratsaldean, berriz, mugimendu feministek deituta, Bera, Etxalarren eta Lesakan elkarretaratzeak egin zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.