Honakoak dira Kanttonberri eta Legia karrika eraberrituko aldaketak eta arauak:
- Kanttonberri eta Legia karrikek oinezkoentzako lehentasuna izanen dute. Autoek gehienez 20 km/h-ko ibiltzen ahalko dira, eta oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak errespetatu beharko dituzte. Hori behar bezala seinaleztatu dago Kanttonberri eta Legia karriketako sarreretan.
- Kanttonberriko sarrera Eztegarako zubitik bakarrik egiten ahalko da eskuinera biratuz, ekialdean egin duten karrika berritik, Laboral Kutxaren gibeleko aldetik. Altzatetik Legia karrikarako sarbidea, berriz, bizilagunentzat bakarrik izanen da eta dagoeneko instalatuta dagoen bolardoaren bidez kontrolatuko dute. Bolardo automatikoa hurrengo astelehen goizean aktibatuko dute.
- Egoitzako karrika berrirako sarbidea Legiatik izanen da eta mugatua egonen da egoitzarako, garajeetara sartzeko eta zerbitzuetarako.
- Inguruko aparkalekuak araututa eta behar bezala seinaleztatua egonen dira. Horretarako, udalak eskaera zehatza egin die gidari denei arauak betetzeko, «udaltzainak isunarenekin mehatxatu arte itxaron gabe».
- Plaza batzuk denbora mugatuko aparkalekuetarako gordeko dituzte, gehienez ordu batez ibiltzeko. Zehazki Kanttonberri barreneko 14 plazak kontrol sistema batez bidez arautuko dituzte. Sistema hori automatikoki aktibatuko da, eta, gehienezko ordubetea igarotzen denean argi gorria piztuko da totemean. Horrek adieraziko du plaza hori libre utzi beharko dela isuna saihesteko. Gainera, Egoitzako karrikan ordubeteko 5 aparkaleku daude egoitzara edo osasun zentrora joatea errazteko
- Arauzko bereizgarri berdea duten egoiliarrentzat erreserbatutako bertze 13 aparkaleku ezarriko dituzte, eta ezinduentzako aparkaleku bat ere ezarriko dute, gehienezko 24 orduko iraupenarekin.
- Zamalanetarako bi gune ere ezarriko dituzte Kanttonberrin eta Legian dendetako zamalanetarako ibilgailuek bakarrik erabiltzeko, eta jarduera hori egiteko gehienez 20 minutu izanen dituzte. Arras debekatua egonen da bertzelako autoak zamalanetarako plaza horietan gelditzea edo aparkatzea, plaza horiek oinezkoentzako gunetzat hartuko baitira.