Olentzero Batzordearen bilera irekia eginen dute azaroaren 26an Lesakan

Olentzero eguneko lehiaketak eta bertze ekitaldiak prestatzen hasteko bilera egiten dute asteartean Lesakan.

Lesakako Olentzero Batzordeak bilera irekia deitu du azaroaren 26an, asteartean 19:00etan Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Olentzero eguneko lehiaketak eta bertze gaiez aritzeko bigarren hitzordua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun