Goizean goiz hasita Bortzirietako feria ospatzen ari dira gaur Lesakan. Bertako ekoizleen postuak, aziendak, jatekoak, arropa eta zapatak, aizkolarien saioa... denetik ikusi eta dastatzeko aukera dago gaur. Arratsaldean jarraipena izanen du bestak pilota partiduarekin eta erromeriarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.