Ruperrek lehengo eta oraingo abestiak tartekatu zituen kontzertuaren lehen zatian. Bukaera aldera giroa gehiago berotu zen, herriko zenbait musikari ezagun atera baitziren taula gainera, haietako batzuk aspaldian ikastolako geletatik pasatuak gainera: Joseba Irazoki, Petti eta Fernan Irazoki.
Kontzertuaren aitzinetik egindako aurkezpenean, urteurreneko hurrengo hitzordurako gonbidapena luzatu zuen Clara Rouget ikastolako lehendakariak: Oihanaren landaketa izanen da Labiaga mendiaren magalean, urtarrilaren 26an.