Igantziko Biltoki elkarteak boluntarioak eskertzeko afaria eginen du azaroaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 21a, 10:00

Igantziko Biltokik urte osoan antolatu eta egiten dituen ekintzak aunitz dira. Hauek aitzinera ateratzeko bazkide eta bazkide ez den jendearen parte hartzea eta laguntza ezinbertzekoa izaten da; boluntario lan horiek denak eskertzeko, urtero bezala, elkarteak eskertza afarira gonbidatu nahi ditu modu batean edo bertzean laguntzen aritu diren boluntario horiek guztiak. Azaroaren 30ean, larunbatean, izanen da afaria Biltokin bertan eta azaroaren 24a baino lehen eman behar da izena. Biltokiren izenean, eskerrak aunitz denei eta animatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun