Arantzako Burladak irabazi du Etxalarko Usategietako XII. gastronomia lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 20a, 14:30

Usategietako hamabigarren gastronomia lehiaketako saridunak. Arantzako Burlada jatetxeak lortu zuen Urrezko Paleta.

Urrezko Paleta eraman du, epaimahaiaren eta publikoaren oniritziarekin.

Azaroaren 15ean jokatu zen Usategietako gastronomia lehiaketaren hamabigarren edizioan 7 jatetxe aurkeztu ziren: Santxotena (Elizondo), Burlada (Arantza), Elutsa (Etxalar), Janari (Irun), Lizarietako Hordago, La Cabaña Argentina (Madril) eta Halconeras de Sancho IV (Funes). Burlada jatetxeak eraman zuen urrezko paleta.

Zilarrezko paleta Santxotena jatetxearentzat izan zen. Berrikuntzaren paleta La Cabaña Argentinak irabazi zuen eta eraberritze diploma Janarik. Aurten ohorezko sari bat eman zaio Alhambra jatetxeko Iñaki Idoateri, Usategiei egindako ekarpenagatik eta laguntzagatik.

Usazaleen zozketa

Usazaleen zozketa egin da eta hauek izan dira zenbaki saridunak:

  1. Saria, 12 uso bizirik: 5175
  2. Saria, 2 lagunentzako otordua: 5680
  3. Saria, usazaleen produktu saskia: 5395

Irabazleek 690 267 756 telefonora deitu edo idatzi beharko dute, hiru hilabete baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun