Garikoitz Mendizabal txistulariaren saioa izanen dute azaroaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 20a, 09:00

Garikoitz Mendizabal txistulari ezagunak, Lesakako Musika Bandarekin eta Lesakako txistulariekin batera joko du larunbat arratsaldean Harriondoan.

Santa Zezilia egunaren inguruan izanen diren emanaldi ugarietako bereziena izanen da

Garikoitz Mendizabal txistulari ezagunak emanaldia eskainiko du Lesakako Musika Bandarekin eta Lesakako txistulariekin batera azaroaren 23an, larunbatean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 3 eurotan salgai daude udalaren webgunean.

Santa Zezilia egunekoak

Larunbatekoa izanen da Santa Zezilia egunaren inguruan Lesakako Santa Zezizlia Batzordeak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldien artean bereziena, baina ez bakarra. Gaur berean, azaroaren 20an, asteazkenean 17:00etan emanaldia eskainiko dute musika eskolako ikasleek Harriondoan.

Azaroaren 22an, ortziralean 19:00etan hasita soinulariak karrikaz karrika ibiliko dira, plazatik abiatuta.

Azaroaren 23an, larunbatean 18:00etan trikitilariak ibiliko dira kalejiran, plazatik abiatuta eta 19:00etan hasiko da Garikoitz Mendizabalen kontzertua, musika bandarekin eta txistulari taldearekin.

Azaroaren 24an, igandean 12:00etan abesbatzak eskainiko du emanaldia San Martin elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun