Kanttonberri karrikan txukundu duten plaza berrian hasiko dute ekitaldia. Alkateak hitz batzuk eginen ditu eta zinta moztuko dute. Ondotik, merienda autogestionatua eginen dute. Horretarako deia egin diete auzokideei eta bizilagunei bakoitzak jatekoren edo edatekoren bat eramateko. Inaugurazioa bukatzeko musika pixka bat paratuko dute.
Inaugurazioa eginda, eta azken erremateak ematean, irekiko dute ibilgailuendako Kanttonberri karrika berritua. Oinezkoentzako irekia dago dagoeneko.
Ortzegunean eguraldi txarra egiten baldin badu, atzeratu eginen dute inaugurazioa bertze egun batera.