Santa Zezilia eguneko kontzertua eginen dute bihar Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 19a, 10:30

Kontzertuan ikasketa bukaerako diplomak banatuko dituzte. Irudian iaz diplomak hartu zituzten ikasleak eta irakasleak eta udaleko ordezkariak.

Santa Zezilia eguna ospatzeko Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek asteazkenean, hilaren 20an, kontzertua emanen dute 18:00etan musika eskolan.

Kontzertuan eskolako ikasleek zein iaz solfeoko bigarren mailako ikasketak burutu zituzten ikasleek parte hartuko dute. Emanaldiaren ondotik, diplomak banatuko dizkiete bigarren mailako ikasketak bukatu dituzten ikasleei. Hiru ikaslek hartuko dute aurten diploma: Irati Huizi Sanchezek eta Iraide Varela Leonek trikitian eta Leire Ruiz Gonzalezek pianoan.

Horiekin batera kontzertuan bertze bortz ikasle ariko dira: Nerea Urroz eta Unai Apezetxea biolinarekin,  Katixa Etxenike trikitixarekin, Unax Cachafeiro bateriarekin eta  Jimmy O'Leary pianoarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun