II. Iturbero Trail irabazi du Ane Elzaurdiak Irunberrin

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 18a, 13:30

Ane Elzaurdia garaile igandean Irunberrin, Iturbero Trail mendi lasterketaren bigarren edizioa. Uxue Fraile eta Nerea Ayape izan zituen lagun podiumean.

Berako korrikalariak lasterketako marka berria egin zuen igandean

Soronea Ammma taldeko Ane Elzaurdia korrikalari beratarrak sasoiko segitzen du eta igande honetan Irunberrin jokatutako II. Iturbero Trail mendi lasterketa irabazi du. 10 kilometro eta erdi luze eta 550 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egiteko 59 minutu eta 51 segundo aski izan zituen, joan den urtean Uxue Frailek egindako marka (1.04.29) erraustuz.

Hain zuzen, Uxue Fraile bera bigarren izan zen igandean (1.03.48) eta Nerea Ayapek osatu zuen emakumezkoen podiuma (1.08.42).

Ane Elzaurdiak iaz Frailek egindako marka ia bortz minututan hobetu zuen eta ordubete baino guttiago behar izan zuen hamar kilometro eta erdiko lasterketa burutzeko.

Gizonezkoen artean, Hiru Herriko Ion Sola izan zen bizkorrena (47.42), Ioar Tabar bigarren (48.11) eta Jesus Mari Alegria hirugarren (49.21).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun