Nafarroako eta Gipuzkoako 16 urtez beheitiko nesken futbol selekzioak aurrez aurre izanen dira bihar Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 18a

16 urtez beheitiko Gipuzkoako eta Nafarroako nesken futbol selekzioak ariko dira astearte arratsaldean Mastegin. Argazkian, Beti Gazte eta Baztango neska gazteen arteko derbia zelai berean.

Asteartean 17:30ean jokatuko dute partida Mastegi futbol zelaian

Nafarroako eta Gipuzkoako 16 urtez beheitiko emakumeen futbol selekzioen arteko lagunarteko partida jokatuko dute azaroaren 19an, asteartean 17:30ean hasita Lesakako Mastegi futbol zelaian. Beti Gazte elkarteak antolatu du norgehiagoka, Lesakako Udalaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun