‘Xerka’ fotokazetaritza proiektua ikusgai da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 18a, 14:30

Aurkezpen solasaldi jendetsua egin zuten Martxel Larraza egileak eta Joseba Olagarai kazetariak igandean Eskol Ttikin eta aste honetan lan saritua ikusteko modua izanen da leku berean

Sorterrian aurkeztu eta ikusgai izan ondotik, Martxel Larraza Indaburu etxalartarraren Xerka fotokazetaritza proiektuaren argazki erakusketa ikusgai da azaroaren 17tik 24ra Lesakako Eskol Ttikin. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak biltzen dira erakusketan. Erakusketaren aurkezpen jendetsua egin zuten igandean Eskol Ttikin Martxel Larraza egileak eta Joseba Olagarai kazetariak.

Jende aunitz elkartu zen aurkezpenean eta aunitzek parte hartu zuten galderak eginez eta beraien esperientzia pertsonalak kontatuz. Giro berezi eta ederra sortu zen.

Ordutegia

Eskol Ttikiko ateak zabalik izanen dira astelehen, astearte, asteazken eta ortzirale arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara. Ortzeguna feria eguna denez, itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun