Baxi basajauna taldeko Toni Negretek laugarren postua lortu zuen kategoria berean eta Lekunberriko Rafa Sarriegik MPO kategorian 3. postua lortu zuen.
Hurrengo urteari begira
Aurtengo konpetizio gehienak burututa, datorren urteari begira daude duen Baxi Basajauna elkarteko kideak. Honela, Igantziko Irrisarrik hartuko du Espainiako Koparako baliagarria izanen den Nafarroako V. Disko Golf Irekia. Maiatzaren 2an, 3an eta 4an jokatuko da, eguneko txanda bat.
Horretaz gain, aipatzekoa da Espainiako Disko Golf Elkartea (AEDG) Espainiako Disko Hegalari Federazioan sartuko dela (FEDV) eta, gisa horretara, orain arte ez zuen kirol kategoria ofiziala hartuko du disko golfak.