Urtero bezala, beharrean daudenei laguntzeko intentzioarekin, Paris 365 jantoki solidariora bideratzeko janari bilketa antolatu du Arantzako herritar talde batek azaroaren 18rako, astelehenerako.
Kooperatiban bilduko dute, goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Epe luzerako iraupena duten janariak eskatu dituzte, eta nahiago izanez gero, dirua emanez ekarpena egiten ahal da herriko bankuetan. Paris 365ek aitzinetik eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei.