Labiaga ikastolak antolatuta, Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua izanen da bihar, azaroaren 16an, Berako Kultur Etxean. Emanaldia 19:30ean izanen da eta Ordorikak 'Bakarka 2' bere azkeneko lana aurkeztuko du. Sarrerak aitzinetik Purienean erosten ahal dira, eta baita egunen berean ere. Ikastolak aurten 50 urte beteko ditu, eta urteurrenaren harira antolatu dute kontzertua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.