Azaroaren 22an ospatzen da musikarien eguna, Santa Zezilia. Egun honi keinua eginez eta Etxalarren hainbat musikari daudela aprobetxatuz, Etxalarko musikariek sortutako abestiak edo parte hartu duten proiektuetako doinuak entzuteko aukera izanen da herrian. Hau horrela, Altxatak kantuen bilketa lana martxan jarria du.
Edonork herritarrekin lotura duen abestirik ezagutzen badu, edo audioa eskuragarri balu, eskertuko litzateke altxata@gmail.com helbidera jakinaraztea, doinuen bilketa lan hau ahalik eta gehien osatzeko. Osatzen den bilduma azaroaren 22an adituko da.