EH Bilduren III. Kongresurako Bortzirietako batzarra azaroaren 17an eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 13a, 16:00

Lesakako Arranon egindako EH Bilduren ekitaldi bat, azken hauteskundeen harira.

Igandean 11:00etatik 13:00etara Arrano elkartean eta Xabi Astigarraga legebiltzarkidea ere izanen da hizlari

Zutunik. Utopian gara aske goiburupean EH Bilduren hirugarren Kongresurako Bortzirietako Herri Batzarra azaroaren 17an, igandean 11:00etatik 13:00etara eginen dute Lesakako Arrano elkartean.

Gai ordenean, nondik, nola eta noraino goaz? galderei erantzuna ematen arituko dira lehen puntuan eta antolakuntzaz ariko dira, bigarrenean. Xabi Astigarraga, EH Bilduko legebiltzarkidea izanen da hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun