Horma Eskoletan egitasmoan parte hartzeko aukera izan zuten Lesakako Tantirumairu ikastolako ikasleek azaroaren 6an. Ikastolara bertara etorri ziren bi DJ, musika zikloko ikasleekin musikako saioan tailerra egitera. Beraiekin musika elektronikoari buruzko zalantzak argitzen aritu ziren eta mahai eta bateria elektroniko batean saltseatzeko aukera izan zuten ikasleek. Hagitz gustura aritu ziren. Nafarroa osoko bederatzi ikastetxera ailegatu da aurten musika elektronikoa ezagutzeko ekimena, tartean Lesakako ikastolara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.