Etxebizitzari buruzko jardunaldia eginen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 9a

Cederna Garalur elkarteak antolatuta, etxebizitzari buruzko topaketa eginen dute heldu den astelehenean Beran. Helburua, etxebizitzaren problematikaren inguruan hausnartzea izanen da.

Horretarako, bi orduz elkartuko dira astelehenean, azaroaren 11n, Beralandetan, 18:00etatik 20:00ak arte. Aitzinetik izena emateko eskatu dute raldaz@cederna.eus helbidean edo 607 67 87 45 telefono zenbakian.

Landa Adimena, baliodun lurraldeak ekimenaren barrenean antolatu dute asteleheneko topaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun