2023an, prozesu parte hartzaile baten bidez, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak III. Berdintasun Plana (2023-2027) sortu zuen. Planak bortz udalen onarpena jaso zuen eta 2024rako, gizarte eta ekonomia berdinzalego baten bidean, umeen eta menpekoen zaintzari lotutako Zaintzen beharren diagnostikoa egitea aurreikusi zen.
Diagnostikoaren idazketan, prozesu parte hartzaile bat abiatu dute Emagin elkarteak lagunduta; Bortzirietako zaintza arloaren errealitatea ezagutzeko dokumentazioa aztertu dute, zerbitzuen gaineko mapaketa egin dute eta zaintzarekin harreman estua duten herritar aunitzekin talde elkarrizketak egin dituzte.
Orain lortutako informazioaren kontraste saioak eginen dituzte, «alde batetik herritarrekin, haien beharrak eta proposamenak biltzeko, eta bertzetik teknikari eta ordezkari politikoekin, diagnostikoa osatu eta aitzinera begira konpromisoz aritzeko».