Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira larunbatean Lesakako bertso gaztaina jatean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 7a, 10:00

Jendetza erakartzen du Basurde elkarteko bertso-gaztaina jateak. 2022ko argazkian, Amets Arzallus eta Maddalen Lujanbio kantari.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira Bortzirietako Bertso Eskolak urtero Basurde Elkarteak antolatzen duen hitzorduan

Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren laguntzaz, urteroko bertso gaztaina jatea antolatu du azaroaren 9an. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak ariko dira kantuan, eta Iratxe Muxika lesakarra gaiak jartzen. Hitzordua azaroaren 9an izanen da, larunbatean 19:00etan Lesakako Basurde elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun