Etxalarko Altxata kirol eta kultur elkarteak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatutako Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunak azken asteburuan sartu dira. Azaroaren 9an, larunbatean 11:00etan hasita, baratzezaintzaren jakintza osoa biltzen duen Jakoba Errekondo adituarekin solasaldia eta galderak egiteko aukera izanen da Pello Apezetxea Kulturgunean.
Igandean antzerkia
Biharamunean, azaroaren 10ean, igandean 18:00etan hasita, ‘Ez dago kutxarik niretzat’ antzezlanak ikusgai izanen da Pello Apezetxea kulturgunean. Gazte eta helduentzat, bizitzari buruzko hausnarketa biltzen duen obra da, Gora Gora Fest! egitarauaren barrenean taularatuko dena.
Udazkeneko kultur egun oparoak
Udazkeneko kultur egun oparoei akabaila emanen diote honela Etxalarren. Irailaren 21ean Bihodi bikoteak emandako txistu eta organo kontzertuarekin abiatu ziren eta urriaren 26an, Markel Larraza etxalartarraren Xerka fotokazetaritza lanaren aurkezpena egin zute eta lan hori ikusgai izan da kultur etxean azaroaren 3ra bitarte.