Valentziara bidaltzeko janaria eta eskolako materiala biltzen ari dira Berako Toki Ona Institutuan

Berako Toki Ona Institutuan Valentziara bidaltzeko materiala biltzen ari dira. Gaur hasi dute bilketa, eta ortziralera arte bilduko dute institutuko harreran.

Bildu beharrekoaren zerrenda osatu dute:

  • Epemuga luzea duten elikagaiak
  • Glutenik, laktosarik eta azukrerik gabeko elikagaiak.
  • Maskarak, latexdun eskularruak eta gel hidroalkoholikoa.
  • Higiene pertsonalerako produktuak: Konpresak, pixoihalak...
  • Garbitasunerako produktuak: lixiba, amoniakoa, kuboak, fregonak...

Bertzalde, ikastetxeetarako laguntza ere bilduko dute:

  • Koadernoak, margoak, boligrafoak, arkatzak, kartulinak...
  • Gaztelerazko testu eta irakurketa liburuak
  • Kirola egiteko materiala.
  • Musika materiala
  • Ofimatika materiala
  • Jokoak eta puzzleak.

Toki Ona Institutuko bilketaz gain, Nize Nafarroako D Ereduko Ikastetxe Publikoen elkarteak ere material bilketa hasi du. Kasu horretan Valentziako ikasleentzako materiala bilduko dute: arkatzak, borragomak, margoak, estutxeak, koadernoak... Azaroaren 4an hasi zuten bilketa eta 15era arte bilduko dute eskoletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun