2024ko otsailaren 24an bete ziren 50 urte Munduko Ziklokros Txapelketa Beran jokatu zela. Udalak eta Gure Txokoa Elkarteak antolatu zuten eta une historikoa izan zen herritarrentzat. Orduko hartan, Roger De Vlaeminck belgikarra izan zen txapeldun eta munduko laugarren titulua lortu zuen.
Azken urteetan ziklo-kroserako afizioa sustatzeko lanetan ari dira herrian, eta aurten, urteurren berezi hori aprobetxatuko dute horretarako. Munduko Txapelketako irudiekin erakusketa bat eginen dute eta abendu osoan egonen da ikusgai Kultur Etxean. Horrekin batera, hitzaldi bat antolatu dute ziklo-krosak Beran izan duen eraginari buruz solastatzeko.
Ziklo-kros proba ere antolatu dute eta abenduaren 14an, larunbata, izanen da. Azken urteetan bezala, zirkuitua Agerra auzoan eta Bortziriak eta Kaxerna karriketan prestatuko dute. Udalak, Gure Txokoa Elkarteak, Iruña Kirol Klubak eta CXM Eventosek antolatu dituzte ekitaldiak eta kirol proba.