«Ez dakigu zein helbururekin egiten dituen jendeak ekintza hauek, baina uste dugu ez dutela laguntzen gizarte hobe bat eraikitzen», erran dute patronatuko arduradunek. «Egoitzak ezinbertzekoa den zaintza zerbitzua ematen du, eta herriaren babesa hartu izan du etengabe. Gutxiengo marginal bat da eraikitakoa suntsitzen saiatzen dena, baina, gure gaitzespena bertzerik ez dute izanen» gaineratu dute.