Berako San Jose egoitzaren bueltan ibiltzen diren lagunek otordua egin dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 31a, 18:30

56 lagun bildu ziren asteartean Berako Ehiza eta Arrantza Elkartean bazkaltzeko. Elkarteak gonbidatuta otordua egin zuten San Jose egoitzaren bueltan aritzen diren lagunek eta egoiliarrak, langileak, boluntarioak, musikariak eta udaleko ordezkariak elkartu ziren bertzeak bertze. Bazkari ezin hobea dastatu zuten eta giro ederrean pasatu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun