'Yûgen' antzerki-zirku ikuskizuna azaroaren 9an izanen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 6a, 08:00

Antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du La Banda konpainiak larunbatean Harriondoan.

Larunbatean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean

La Banda Teatro Circo konpainiak Yûgen ikuskizuna eskainiko du azaroaren 9an, larunbatean, 19:00etan hasita, Harriondoa kultur etxean. Anna Ros zuzendari dutela, Izaskun Lasarte, Gaspar Illoro eta Nano Napal igoko dira taulara. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean (www.lesaka.eus)

Ikuskizunak ni-rik sakonenean barneratzera gonbidatzen gaitu. Argi eta iluntasunezko denbora espazioetan ibiltzeak bizitzari berez datxekion bidea erakusten digu. Bizitzaren bidean aitzina jotzen duten hiru arimaren topaketa da Yûgen, egungo gizarteak dituen hormak nola hautsi ikasteko eta, horrela, bizitzaren funtsei berriro konektatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun