Orga jasotzaile frontalaren inguruko formakuntza saioa eginen dute Alkaiagan azaroaren 11tik 15era, lana duten pertsonentzat. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak %100ean diruz lagunduta dago, Cederna Garalurrekin elkarlanean. Horrek erran nahi du enpresak edo langileak ez duela gasturik.
Ikastaroa Cederna Garalurrek Alkaiagan duen egoitzan emanen dute azaroaren 11n, 12an, 13an eta 15ean, 15:30etik 21:00etara. Ikastaroaren helburua orga jasotzaileak gidatzen eta maneiatzen ikastea izanen da, karga guztiak kontrolatuz eta laneko segurtasuna bermatuz. Izena emateko infoagefor@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 608 07 00 70 eta 676 35 08 52 telefono zenbakietan. Info + www.cursoagefor.es