Frankenstein agurgarria Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldi bat da, Mary Shelleyren Frankenstein-etik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu, eta estreinatu zenetik (2022ko (H)ilbeltzan), dozena bat emanaldi baino gehiago egin dituzte.
Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak harilkatuz. Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzaz errezitatzen du.
Testuak gutun formatua du, idazleak Frankenstein doktoreari idatzitako eskutitza irakurtzen du, eta bertan hainbat gogoeta egiten ditu gaur egundik begiratuta.
Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak harilkatuz eta Pettiren ahotsen eta kantuen laguntzaz errezitatzen du.