Martxel Larrazak ‘Xerka’ fotokazetaritza lan saritua aurkeztu du Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 30a, 13:00

Martxel Larraza egilea eta Joseba Olagarai aurkezlea, larunbatean egindako aurkezpenean.

Martxel Larraza Indaburu etxalartarrak III. Berria sariketan saritua izan den Xerka fotokazetaritza lana aurkeztu du Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean larunbat arratsaldean. Joseba Olagarai etxalartarrak gidatu zuen aurkezpena, Altxata kultur eta kirol elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean antolatutako Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunen barrenean.

Xerka lanak Euskal Herriko landa eremuko bortz pertsona quieren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, herri ttikietako LGTBI+ komunitatearen eta “sexilio” fenomenuaren inguruan.

 

Erakusketa ikusgai

Larrazak lanaren inguruan prestatutako erakusketa jendearentzat irekia utzi du kultur etxean, urriaren 28tik azaroaren 1era, arratsaldez, 16:00etatik 19:30era; azaroan 2an, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 3an, goizez, 11:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun