18:00etan elkartuko dira frontoian eta 19:30ak arte aurpegiak margotzen ariko dira. Ondotik, 19:30ean hasita, kalabazaren bila jokoa eginen dute.
Taldeka banatuko dira jokoa egiteko: 19:30ean haur hezkuntzako haurrak ariko dira, 19:45ean lehen hezkuntzako 1. eta 3. maila arteko haurrak, 20:00etan 4. eta 6. maila arteko haurrak, 20:15ean DBHko gazteak, eta 20:30ean DBH 4tik aitzinerakoak zein helduak.
Dena mozorrotuta joateko animatu dituzte antolatzaileek, eta zehaztu dute talde denak Kultur Etxean elkartuko dira.
Jokoa bukatuta, afari autogestionatua eginen dute frontoian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!