Soinularien jaialdi handia eginen dute azaroaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 30a, 10:00

Arantzako Mitxelenatarrak, Xabier Letiria eta IƱaki Dieguez eta Gontzal Mendibil abeslariak etortzekoak dira, bertzeak bertze, Lesakako soinularien jaialdira.

Larunbatean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean

Soinularien jaialdia antolatu du Lesakako Udalak azaroaren 2an, larunbatean 19:00etan hasita, Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 8 eurotan salgai daude dagoeneko Lesakako udalaren webgunean. Akordeoilariez gain, hainbat kantari ere izanen dira: Gontzal Mendibil, Aresoko Jaione Olazabal eta familia, Arantzako Mitxelena familia, Xabier Leturia eta Iñaki Dieguez, Hauspo Alai Akordeoi Taldea eta kantariak eta akordeoilariak laguntzen, Angel Unzu, Ritxi Salaberria eta Igor Telletxea musikariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun