Dokumentalaren abiapuntua Muxutrock taldeak Greziako errefuxiatuen kanpaleku batean eman nahi zuen kontzertua da. Ez zuten kontzertu hori ematea lortu, eta trukean dokumentalean bildu zituzten egun batetik bertzera beren lurra uztera behartuko zituztenik inoiz imajinatu ez zuten gizon, emakume, haur eta gaztetxoen historiak.