'Beratarrak' liburuan 156 orrialdetan 432 argazki bildu dituzte egileek. Argazkiak biltzeaz gain, lan haundia egin dute argazkietan ageri diren pertsonak identifikatzen.
Aurkezpenean liburuan bildutako argazkiak azaltzeaz gain, Elexpuruk eta Mikelarenak eskerrak eman zizkieten egileei herriko memoria gordetzeko eta zabaltzeko egiten duten ahaleginagatik.
Aurkezpena bukatutakoan, liburuan agertutako hainbat argazki ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek Kultur Etxeko erakusketa gelan pintxoak dastatzen zituzten bitartean.