Joseba Elizagoienek 17 minutu eta 31 segundo behar izan zituen Lizuniagako lepora ailegatzeko. Bere gibeletik segundo guttira ailegatu ziren Eneko Garin (17.33) eta Gwendal Larque beratarra (17.36).
Emakumezkoetan Ane Elzaurdia beratarra nagusitu zen 19 minutu eta 52 segunduko denborarekin. Bigarren postuan Amélie Breuil sailkatu zen (21.47) eta hirugarrenean Ana Reina (23.47).
Junionerran Aitor Azkarraga izan zen gizonezkoetan, eta Intza Zubieta emakumezkoetan. Beteranoetan, aldiz, Joseba Lasarte beratarra eta Ana Reina.
Lehenengo beratarrek ere izan zuten saria eta Gwnedal Larquerentzat eta Ane Elzaurdiarentzat izan ziren.
Ibon Erdozain eta Ainara Mendiburu nagusi Bortzirietako Kopan
Lizuniagako Igoera izan zen Manttalek antolatutako Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako azken proba. Gizonezkoetan, herenegun laugarren postuan sailkatu zen Ibon Erdozain beratarra izan da kopako irabazlea. Emakumezkoetan berriz Ainara Mendiburuk eskuratu du Bortzirietako lehen kopa.
Kuadrillen artean berriz, Bortziriak taldea izan da irabazlea.
Lau probek osatu dute Manttalek antolaturiko kopa: Alkaiaga Trailek, Berako Gau Krosak, Agerrako krosak eta larunbaten jokatu zen Lizuniagako Igoerak.