Aldaketaren bat izan da Lesakako Udalak deitutako auzo batzarretan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 25a, 13:30

2020an hasi zen Lesakako Udala auzo batzarrak egiten. Argazkian, Ladis Satrustegi alkatea ageri da, Legarbaratzean egindako batzrrean.

Duela lau urte hasitako bidetik, egunotan berriz ere auzo batzarrak deitu ditu Lesakako Udalak. Lehenbizikoa asteartean egin zuten Alkaiagan, Alkaiaga eta Zalaingo bizilagunekin. Hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak udal ordezkariekin elkarbanatzeko aukera izaten da eta herritarrak parte hartzera deitu ditu udalak. Asteburu honetan bilera gehiago izanen dira, baina astelehenean Linddurren bordan egitekoa zena astebete gibeleratu dute.

  • Urriaren 25ean, ortziralean 18:00etan, Legarbaratzean (lau blokeetan), Otsango, Landazelaieta, Azkaine eta Albistur karrikak eta Itturrunzubiko plazoletan 19:30ean, Antoiu, Koskontako bidea, Itturunzubi, Estrata eta Albistur karriketako bizilagunekin bilduko dira.
  • Urriaren 26an, larunbatean 10:30ean, Bixkantxeneko plazan (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaia karrikak eta 12:00etan Plaza Zaharrean (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Beheko Plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikak.
  • Urriaren 27an, igandean 10:30ean, Bittiriko plazan, Bittiriko plaza, Bittiria eta Garaikomendi karrikak eta 12:00etan Eltzetako plazan, Eltzeta, Arratzubi, Biurrana eta Martxanpaita karrikak.
  • Azaroaren 5ean, asteartean, 19:00etan Linddurren bordan, Nabaz, Katazpegi, Zala, Auzoberri, Endara, Frain, Izotzaldea eta Otsango auzoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun