Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 27an ospatuko du bere eguna, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatua. Aurten 85 eta 90 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte eta bazkaria izanen dute Zalainen.
Urriko azken igandeko egitarauari dagokionez, 12:30ean Aurreskua dantzatu eta oroigarriak emanen zaizkie Alondegian aurten 85 eta 90 urte bete dituzten kideei. 14:00etan bazkaria izanen dute Zalain jatetxean honako menu honekin: arrain-pudina, foie-moussea, perretxiko gainerreak, frijituak, limoi sorbetea; ondotik, aukeran legatz-kokotea labean, edo legatz arrautzeztatua, edo legatz betea, edo saihetsartekoa Roquefort erara, edo ahate-urinekoa edo bildots txuletatxoak; eta, bukatzeko, hostopila, dena, edariekin, kafearekin eta likorearekin bustia. 16:30ean dantzaldia eta txapelketetako sari banaketa eginen dute.