Soinularien jaialdia lehenengoz eginen dute azaroaren 2an, larunbatan, Lesakan. Harriondoa Kultur Etxean izanen da 19:00etan.
Eskualdeko zein kanpoko soinulariak ariko dira oholtza gainean: Gontzal Mendibil, Jaione Olazabal eta familia, Mitxelena familia, Xabier Leturia eta Iñaki Diéguez, Hauspo Alaia akordeoi Taldea eta kantariak eta akordeoilariak laguntzen Angel Unzu, Ritxi Salaberria, eta Igor Telletxea.