Gaur egun aplikazioa erabiltzen dutenek, urriaren 28an, astelehena, mezu bat hartuko dute posta elektronikoan. Mezua hartzean, honako pausu hauek segitu beharko dituzte:
- Android mugikorra dutenek dagokion esteka ireki beharko dute, eta IOS mugikorra dutenek berea. Esteka horren bidez aplikazioa deskargatuko dute.
- Aplikazioa mugikorrean izatean, erregistroa bete.
- Gaur egungo erabiltzaile eta pasahitza sartzen ahalko dira, edo erabiltzaile eta pasahitz berriak sortu.
- Behin aplikazio berria izanda eta bertan sartuta, orain artekoa ezabatu.
- Prozesua bukatzean arazoren bat edo zalantzaren bat dutenek igor.eguren@aiora.eus helbidera mezu bat bidaltzen ahalko dute.
Gainera, heldu den astelehenetik aitzinera, ezin izanen da aplikazio zaharra ibili.