Martxel Larrazaren 'Xerka' fotokazetaritza lana aurkeztuko dute urriaren 26an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 24a, 08:00

Martxel Larraza, gradu bukaerako saria hartzerakoan.

Martxel Larraza etxalartarrak III. Berria sariketan saritua izan den Xerka fotokazetaritza lana aurkeztuko du Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean, urriaren 26an, larunbatean 19:00etan. Joseba Olagarai etxalartarrak gidatuko du aurkezpena, Altxata kultur eta kirol elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean antolatutako Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunen barrenean.

Larrazak lanaren inguruan prestatutako erakusketa jendearentzat irekia utziko du kultur etxean, urriaren 28tik azaroaren 1era, arratsaldez, 16:00etatik 19:30era; azaroan 2an, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 3an, goizez, 11:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun