4 eta 8 urte arteko haurrentzako ipuin kontalaria izanen dute Beran ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 23a, 13:00

Ventura Ruiz Gomez ipuin kontalariaren saioa izanen da, ortzegunean, urriaren 24an, Beran. 17:30ean izanen da kontaketa Kultur Etxeko erakusgelan eta euskaraz. 'Mamuak nire azpian' izena du kontaketak eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Honakoa da ipuin kontaketaren sinopsia: Noizbait, gauez, entzun duzue zurrumurru bat zuen ohe azpietan? Gauez, ohetik altxatzerakoan esku beldurgarri batek zuen orkatila hartu duela uste duzue?  Ze nolako itxura izanen dute zuen ohe azpietan bizi direnak? Etor zaitezte eta jakinen duzue!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun