[ARGAZKIAK] Sorgin Gaua izan dute Bidasoaldeko gazte feministek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 22a, 11:30

Sorgin Gaua goiburupean egin dute Baztan-Bidasoko gazte feministen bigarren topaketa Lesakan. Gauez ez ezik, egun osoan egitarau zabala giro ederrean bete zuten larunbatean. Eskualdeko egoeraz aritzeko kafe-tertuliarekin hasi eta gero bazkaria izan zuten. Bazkalondoan, berriz, Hitz tantak taldearen kontzertu akustikoa izan zuten. Arratsaldean hiru tailer izan dituzte: Zianotipia, ileak tindatzea eta tattoo txokoa. Ondotik, Butesque kabaretaz gozatzeko aukera izan zuten. Eguna borobiltzeko afaltzeko bokatak izan dituzte, Akelarrea eta ondotik DJ Pottokis eta pintxada kolektiboa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun